bihotz bakartien klubaren literatura eta ideia barriak

 


nerea elorriaga

Zerbait gertatu behar da

batzuetan zerbait gertatu behar denaren
sentsazioak harrapatzen nau, eta,
gehienetan,
ezin izaten dut geldi egon.

kalean behera noa
eta lurra busti dago
eta ez du euririk egin
eta poetak esango luke lurra negarrez ari dela,
baina barruko kokoharrak
gogorarazten dit ezetz.
ezetz.
jendearen edalontzietatik eroritako
kaka
baino ez dela.
jendea irribarrez dago,
baina nik euren begietan
asperdura,
ahanztura
baino ez dakusat.

txori baten kantua entzutea iruditu zait
eta gure aitaren ahotsa datorkit orduan,
ezetz,
txoriek gauez lo egiten dutela,
burua luma artean sartu eta
txoriek gauez lo egiten dutela,
burua luma artean sartuta eta
musika eta koloretako argiak
amesgaiztoak eragiten omen dituzte.
baina txoria kantuan ari da eta
pentsatu dut, agian,
gure aitarekin kantuketan ari dela.

bide berri bat aurkitu dut. trenbidea.
bere altzairuzko hesteetan
aurrera (atzera ezin)
abiatu naiz, ilunera bidean,
eta zerbait gertatuko denaren sentsazioak
hor
jarraitzen du, baina ez naiz
bildur.
hurrunean argi bi datoz
eta zerbait gertatuko da, bai,
baina bitartean
hemen
burua aurrera eta gorputzari tira,
altziruzko heste hotzaren kontra.
argiak oso gertu daude,
baina oraindik ez dira nire
bi-zi-tza-ko
uneak ene begien aurretik igarotzen hasi,
ar-gaz-ki-ak
bailiren.
gertuago.
hemen daude
zerbaitek altzairu hotzetik banandu nau.
hegan noa,
txori baten mokoan.
aitarekin kantuketan ari zen txoria ote?

amaman etxeko eskatz zaharra-aitatxon bixerra eta esku latzak-nebien komiki lodixek-ama negarrez-amama negarrez-lagako hondartzako hatxetako karramarrue-...



Nerea Elorriaga

 

 

 

 

bihotz bakartien kluba '03