bihotz bakartien klubaren literatura eta ideia barriak

 


koldo lekunberri

 


Hizken nezakeioken lizinkeriak xotak,
Goregutzatutakoari imolduta,
Gorrondatzepenaz hadutaturik,
Itzan hertse, metuko diradea udetoko azpon,
Lizli nimokiek iropin ninduizaioteketen,
Ttedukeriakidunari tteduko
Kiokortxipenarekiko unizomiak
Utertukoren zain ,itiak, lokuak,
Omitik urtun ziezaizkiokezun bitzuz
Poizez hedontuta, burtxinez etimendurik,
Uizkoteak litxirdu ninduzuizen mendurazkoetan,
Ipestu misaldikoaz , odrilki, hortizki,
Trutuldu nitxun, ponpotsi zeneuskitzuen,
Karrainen pantziatsu, errutxuekiko plolaimak
Tirrinzko uloaizez, lizli oklomiak, gisitsuek

o
o
o
o

 

bertuteen goiari eutsi,
non heriotza satortzen baita.
,hots,
plazerren desioari oratu
taigabeko astindura
alegia,
inor ailegatu ez den gunea,
jainkoen paradisuen lizuna.
,beraz
zeuk, biok doministuka
segizioa, noraezean,
hala ere,
amoreman ezinik
dakusagu, nehoiz
neurtze hutsa,
eta zerbait adituko
bazenu,biharte......

 


Liburuak,
Liburuak ere hiltzen dira,
hainbat lekutan hiltzen dira
baina batez ere liburu dendetan.
Atzo oso urrun joan barik
liburu baten suizidioa so egin nuen
kale erdian, zabor-kutxa erraldoi batean;
zorionez , fikziozko eleberria zela,
poliziak, epaileak,prostitutak nonnahi
ez zuen inork etorri behar
zenduaren gorpua altxatzera zein
ezagutaraztera, bertan, barruan baitzeuden,
-zarama ilunean-.

Poemak
Poemak ere hiltzen dira.
batzuek akatzen dituzte poemak,
besteek, besteok ahaztu.
Atzo oso urrun joan barik
poema baten eskela leitu nuen;
bere buruaz beste egin zuena
gose greba basatian irakurle bila;
mezatan edo bi egon omen ziren
irakurri ezin zuena odolez gainezkatua,
eta poema izkiribatu nahi izan zuen analfabetoa
-beltzez jantzita-.

Geu.
Geu ere hiltzen gara,
zabor antzeko egurrezko
kutxan sartzen gaituzte, eta
eta oso urrun joateke
goiko lerroko amaiera
izan gintezke
arratseko zazpietako hiletan,
erdi biluzik dagoenarekin eta analfabetoekin,
-suizidatutako liburuekin batera
"gure aita ia non zauden"
kantatzen duten analfabetoak-.


Uneon,
(eta barkatuko didazue duda)
ez daukat oso argi hilik nagoen
konteinerrean
edo poema bihurtu naizen.




Inor baletor nigana
esaiozu sartzeko,
ez itaundu izenik
ezta urterik ere,
ez dezala inork deskubri
bere ahotsaren soinua.

Inor balego nire ohantzean
aginduiozu biluzteko,
ez piztu argia
ezta leihoa zabaldu ere,
ez dezala inork jakin
bere azalaren kolorea.

Inork ferekatuko banindu
xuxurlaiozu ez gelditzeko
ez jo atea
ezta gosarik eskeini ere,
ez dadila inoiz amai
gure taigabeko maitasuna

Inor urteten ikusiko bazenu
gogoraiozu itzultzeko.
Galderarik ez duen amodioak
ez du sekula santan ere
ezetzik izanen

koldo lekunberri

 

 

 

 

 

bihotz bakartien kluba '03