Bildots ala aiztore?
Ez dut nahi, ez,
ilterik;
iraun nahi dut
bizirik;
baina bildots, neu,
izanik,
naiz eta bizi mindurik.
Ez dut nahi izan
aiztore,
aiztorearen
gaizkide;
ez dut nahi izan
iltzaile...,
iltea bai da,
bai, obe. |
© Mikel Zarate