Ihauteri

 

A, 2: Konforme! Bat nator ni ere.

        F, 3: Faborez...

        D, 145: Bai?

        D, 146: Bai.

        E, 4: Baina...

        E, 56: Ez.

        A, 1: Mozorroa jarri, ta aurpegia kendu.

        B, 33756886974:

                Binbili-bonbolo, jan tan lo...

                Errege Prantzian balego!

                Akerrak kanta,

                Idiak dantza,

                Astoak danbolina jo.

        C, 1: Parará, papá, parará?

        C, 2: Parará, Pachín, parará.

        B, 4869: Angulo zara zu? Ba, Angulo euskal abizena da: an gu lo.

        Z, 333333: Nor nor den eta non dagoen eta zer zer den ulertzen ez den edo ulertzen denean gaizki ulertzen eta den-dena oso-osorik artzen duen magnetofoi aundi baten artu den Ihauterietako mozorrodun izketa zirriparratsu oihartzuntsu nahasteborrastetsuaren ots nekagarritsua!

        H, 0: Erriaren itzak...

        H, 1: Herriaren hitzak...

        J, 36: Jan jan, jan barik joan barik.

        Q, 99: ...no tiene enmienda, no. Mundo mundorum, peronia secula.

        K, 100: Kaka!

        W, 100: Mierda!

        L, 4: Auto ederra benetan!

        A, 1: A...!

        E, 1: E...?

        I, 1: I...!

        O, 1: O...!

        U, 1: U...!

        Z, 5: A, e, i, o, u. Ama, merienda behar dugu: bost arrautza ta koipetsu...

        B, 33: Arabako abadearen kapelapean baba garau bi, Arabako abadearen kapelapean baba garau bi, Arabako abadearen...

        W, 2345: Yes.

        CH, 1: Con la cara tapada decimos y nos dicen verdades tan amargas que ni los más hábiles se atreverían a formularlas con la cara descubierta. Con la careta se dice lo que se siente, sin ella no se siente lo que se dice...

        M, 978: Mama darama nire amak.

        N, 52: Ekonomikoki ala sistimatikoki?

        Z, 98765432123456789:

                Aurtengo ihauteri

                denbora de tirreteri.

                Bazterretan anitz eri...

        P, 2: Edukazio aldetik i ere... Bokadilurik txikiena ez duk artu badaezpadan.

        B, 33: Akerrak adarrak okerrak ditu, akerrak adarrak okerrak ditu, akerrak adarrak okerrak ditu, akerrak...

        P, 3: Txikiena artuko uen i izan bahintz ala? Ba, or daukak txikien hori! Hainbeste kopla...!

        B, 33: Ur drogatuaren prosopopeia? Uraren prosopopeia drogatua? Prosopopeia drogatuaren ura? Ur proposopopeiatuaren droga? Droga urtuaren...

        G, 45: Mozorroturik gezur itxuratan gabiltzanean..., orduantxe ageri gara zinez egiazkoenik.

        S, 48: Nun dagode, bakaldun, txadoneko txindiak?

        W, 20: Verkleidung. Maske...

        Q, 444: Ezo etá mu floo.

        R, 5: R12, 1500, 850, 4-4, 1430, R10 600...

        H, 2: Publikoki ala marjinatuen marjenean sekretoki?

        T, 22: Ogeitamaika eskutik eukiez gero, jakina.

        B, 3: Iputz apezak napar istupez atorra, napar apezak iputz istupez atorra...

        X, 36: Xabierren xemea.

        M, 890: Zu?

        CH, 88: Sí.

        A, 333: Ez.

        N, 2: Buda bat bezala dago Madmonen eliza hura iriburuaren erdian, eta iriburuko etxeek gurtu egiten dute hura, haren inguruan belaunbikaturik. Baserririk ez da ageri...

        V, 1: Komuniatu egiten dira denak komun komunean. Komunzki komuniatzen ez direnak ere komuniatu.

        L, 3456: Ihauteritu egin dute iriburu osoa.

        A, 1111111: Uda eta udako ikastaroa eta udako ikastaroko gazteak eta udako ikastaroko gazteen gogoak eta udako ikastaroko gazteen gogoko deklinabidea eta udako ikastaroko gazteen gogoko deklinabidearen deklinabidekerak eta udako ikastaroko gazteen gogoko deklinabidearen deklinabidekera mugatua ta mugagabea edo zehaztua ta zehaztugabea edo ezaguna ta ezezaguna edo...

        Alegi-liburu batzuk ekarri zizkion, lehengo egun baten, Zaldi bere adiskideak: Esopo, Fedro, La Fontaine, Iriarte, Samaniego...

        B, 33: Puntan punta bi, atzean zulo bi.

        C, 99: El Carnaval dura trescientos sesenta y cinco...

        A, 2233445566778899:

                Zalapart hartan Zenbat naspil!

                Zenbat karraxi, zer iskanbil!

                        Itsumuka,

                        trunbuluka,

                        jende dena dabil.

        B, 33: Kanbon palangak pagoz, Kanbon palangak pagoz, Kanbon palangak pagoz...

        Ll, 1: Bai ta ez.

        Y, 1: Baita ta ez.

        S, 465: Itsasoaren orroe larriak, transistoren zaratak, aurren karraxiak, atsoen marmarrak, transistoren zaratak, itsasoaren orroe larriak, transistoren zaratak, aurren karraxiak, transistoren zaratak, atsoen marmarrak, transistoren zaratak, transistoren zaratak, transistoren zaratak...

        B, 256: ABEDE! ABEDE! ABEDE! Ederra, alafede!

        X, 123456789...: A. Z. K. E. N. A., 47586k3frh, Dyhu876GnUjh36, A. S. I. E. R. A., b2, B4, N78, 2345, A. U. R. R. E. R. A....

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Ipui antzeko" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia