Arratoiboda
Katarrek urtero iltzen zuen arratoi bat. Amaika arratoiboda pozgarri egina da bere etxekoarteko ta adiskideekin!
Ongi gizenduriko arratoi bat il du aurten ere. Eta pernil ederrak atera dizkio. Inoizkorik ederrenak.
Pipergorritu ondoren, eskatzean euki ditu eskegita. Baina, hau zoritxarraren zoritxarra, ohostu egin dizkiote lehengo astean; bere adiskideek ohostu ere.
Gogailduta, bihotza erorita dago Katar.
Nor izan ote da lapur gaizto hori? dio bere kautan.
Erpatitz bat ekarri dio oraintxe bertan Katamixerrek, eta irakurtzen ari da. Bere adiskideek bialdu diote. Arratoipernil-jan bat egitera joateko konbite da.
© Mikel Zarate