«Haurrak lakoak izaten ez bazarete...»

 

Burrukan ibili dira

kale bazter batean

haurtxoak

baloi bategatik;

burrukan ibili dira

kale bazter batean

gizonak

kamioi bategatik.

 

Gero...,

burruka ahaztu ondoren,

atseginez

ta amets gozoz

joan dira

ohera

haurtxoak;

burruka gogoratu ondoren,

atsekabez

eta gorrotoz

joan dira

ohera

gizonak.

 

 

© Mikel Zarate

 

 

"Higidura berdez" liburua

"Mikel Zarate - Lan guztiak" orrialde nagusia