Higidura berdez
1976 urtean, «Ciudad de Irún» deituriko Literatur sariak seigarren aldiz antolaturik izan zirela, 1970 urtean hasirik.
Sei urteotan, Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialaren ekintza honek, Irungo Udaletxearen laguntza osoarekin, poesia, idazlan, nobelagintza eta literatur arlo guztietan kezkaturik diren idazleei hildo berri batzu zabaltzen saiatu da eta beren lanak argitara eramateko bideak eskaintzen.
Sei urte hauk esperientzi interesgarri bat eman digute: zenbait hutsune belez, lehiaketaren oinarri batzu aldatuz, epai mahaia berrituz... etab. Azken finean lehiaketa honen pausoak egoera berriaren konpasean eguneratzeko.
Ba dakigu «Ciudad de Irún» Literatur Lehiaketa honek oraindik ere eguneratu eta eraberritu behar diren zenbait puntu ba duela. 1976 urtean irabazle izan direnen lanak argitara emanaz gure agindua finkatzen dugu egunetik egunera Gizarte honen helburuen zerbitzuan gure lanean jarrai nahi dugula.
Sarien inguru beti sortzen da nolabaiteko eztabaida; garrantzi handiagoa du guretzat lan berriak sarituak izatea, Herriaren oniritzia jasotzea eta lanak argitaratzea.
Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala irizpide eta kritika guztietara zabalik aurkitzen da. Egitura obeagotzeko asmoz eginiko kritikak ongi etorriak izanen dira, literatur arloan bereziki, eta kultur gintza eremu zabalean hasitako lanak burutzeko, gure Gizarte honen zerbitzuan.
Lan honek Euskal Poesiaren arloan Lehen Saria irabazi du. Xabier Aramburu, Jon Etxaide, José Antonio Loidi, Juan San Martin eta Ibon Sarasola Jaunak izan ziren epai-mahaikoak, 1976 urtean. Saria 125.000 pezeta izan zen. Lanak guztienez 800 bertso behar zuen; rima, neurri eta gaiaz inongo loturarik gabe.