apika amets ahul bat besterik ez da izanen

gauaren leizeek

alkoholezko hitzek sendoturiko ibilia

halere

hotzaren ezpainak hertsitzeko iluna zanpatzen

taberna epeleko oihal horixkak

eta geure erranak arrosa kolorez lausotuz

ez dira gezurrak

hodeiek sabelean daramaten mina

ez dira faltsoak

hunkitu gaituzten ordu sutuak

hau dena

egun agortuak hiltzeko maina da

bizirik irauteko jolas bihurria

 

 

© Jose Luis Otamendi