hire pauso geldiek

arnasaren behe aldean jaioek

burdin hankako aulkietan diate hastapena

eta haramate putzu opakura

itsaso itsuetako mirail ebakira

 

hator hi

atera hadi gela lizunetik

sufri itzak hemen aire kutsatuen lehergailuak

jaso genitzake zapiño gorritan

sentitu gabeko haranen erraiak

bertsolari diren mozkorren adatsak

baita ere aldika

gura galaziak

baita ere aldika

hodei haurdunen bat

 

 

© Jose Luis Otamendi