jirabiretan harrizko astroetatik zintzilikatua izan naiz

hamaika biderrez

zetazko zapiak ukatu dizkidate altzairuaren ontzian

nire nekea luzatuz zihoan etxeetan zetazko oheetara botea

eta egurrezko zereginik gabe

zeregin molekularrik ez nuela

grinak bere ama narraz ilargiruntz abiatu dira

biluzik eta bortizki larru inguruko likorra dastatuz

joko-mahaiean bihotz lokaztua utzi dute

eta suge batek suge erne batek

hitzik ezin zuela egin eta mihia atera du

mihi zorrotza atera du hitzik asmatzeke erdoilari

maitasun bizia proposatu nahiean

herdoilezko trenaren azpian hil da

suizidatu berdea

lokamutsean lotu dirade forma borobil iletsuaren inguruan

arnasa lur mikatzekin nahastuta zerura eta

hemen arnas bat besterik ez zuten betetzen estua

jai nagusietan erori zen leiho lerrotua

alderdi zaharreko putzu abstemioan ito hordia

soinera erantsi zaion lanbroa

egun erantzi ezina hondartza ertzean

betiko egun pudikoa

 

 

© Jose Luis Otamendi