begi horien itsas zelaia untzi handiek ebaki dute

eta uretan arrain guztiek oinorderen bat utzi

marinel zaharrak

hegorik gabeko hegazti ahul bat

lore gorriak

bela hautsietan

hodei ebasten ondo ez dakiten beso hotzekin

bularretako izarñoekin

hondoko harkaitzak gau gorienak josi dituzte

eta nik arrats hilkorretako goroldioetan

ezin izan dut igeri egin

hondora noa neure ametsekin

pisagai diren amets minekin

ttikitan bezain gardena

ttikitan bezain harrizko

ttikitan bezain ausarki

hondora noa eta oraingoan ezin naiteke itzarri

 

 

© Jose Luis Otamendi