gela hutsean

maite izan denaren foto biluzia

liburu nahasiak

edari hondarra

biztanle ilunaren egunen apurrak

eta ausentzia bat

oro beteaz irentsiz mamu hetereoa

bakardade negarra

gorrotoa

algara

                berriro hastea

hutsean hutsean flexoaren argia

                         gorazarre isila

leihotik zintzilik

                burkoaren ondoan

                                          ohetik eskubira

amaitu gabeko historia mingotsa

 

 

© Jose Luis Otamendi