zure gorputzeko jauregian

leihoek argia erakutsi dute

ate aldera jo dut esku hezeekin

eta sarrera ilunak apurka apurka

zabaldu zaizkit goiza bezalaxe

ez nekien zer egin

eremu berri hartan zein ildotan sartu

 

bidegurutzean zango urratuez

kandelen argiei hurbildu natzaie

bihotzeko kanpaia gertu nuelarik

gela altuko basoan desiratu zaitut

 

hurreratuz joan naiz leihoen hegira

kanpoko airea dastatzeko asmoz

edo zerbait eria zugan sendatzeko

eta kanpoan airea bustia zegoen

kanpoan airea hasperenka ari zen

negarretik gertu gure loari so

 

 

© Jose Luis Otamendi