IV

Bapatean jaso nuen burua,

fida nenkion.

Behin.

Eta hantxe aienatu zitzaidan.

Nahi bai, baina ausartu...

Usoekin batera suntsitu zen,

han, hodeiertzean.

Han, ene urrunean,

lainoetan barrena

abiatu,

pasako txoriekin batera.

 

                             (Ostera itzuli den arte).

 

 

© J. Iñaki Lasa