Beautiful women

 

Logelako kandela

iraungi,

urtua.

Argi zen gar

hilunak

—gau aldatuta—

edeki dizu loa;

utzi zaitu itzarri

ilunbeetako jolasaldiekin,

amesten;

otzan,

izare heze

—hotzen—

artean.

 

Niri berdin dit.

Laket zait

jesan didazuna

gaindoro,

izerdia,

izerdi hotza

gorputzean behera

daridan arren;

erroi oro

dantzan,

euliak bailira

izerdi hezea

mustatzen,

plazer karrakak

kantatuz

inguratu arren.

Iadanik, hilargiak

ez dit ezertxo

ere erraiten.

Gexo dagoelako.

Ur masalean eseririk

izerditan blai,

ezer esan baga

hil delako.

                 (Eta, ni neu ere

                  gexo nago).

 

 

© J. Iñaki Lasa