Zurian zon

 

Ohe bustietan

maindire likinen

iratsa usaindu.

Ihesbide hitsa

astelehen euritsuetan.

Begira nola trupatzen den

iretargia zutaz!

Gura duelakotz.

           —Berriro ari da

               sagarra jaten

               arnashatsa kentzeko—.

(Ez bait da ona

gaupasan erretzea).

Izare heze arteko

azal tolestatuak;

zeinen edderrak diren

goizalde lanbrotsuetan.

Zeinen gozoak

arrats gorietako

ametsetetan.

           —Hilargiak alde egin du—.

Galdua da iadanik

ur masalean eserita.

Lander, ohantzean jazarririk,

ilunbe bilakatu da

ezer esan baga.

           —Neskatxa gazteak maite ditzan

               diote erran—

baina argiak ez du

ohe bustietan

aztarren ilunak

usnatu gura.

Beretzat ez dira.

Nihoiz ez du nahi izan.

 

 

© J. Iñaki Lasa