Gauean

 

Eguna gabe

laket zait

jesan didazuna

gaindoro.

Hontzaren urubietan barrena

gau epe.laren bularretan

—ez sarritan—

ohantze galduak

maitatzen ikasi dut.

Aurki errautsi

—ahuer—

auki artean

aiena nadin.

Errain dezadan.

Nabari dadin ene lotsa.

Eta, baina

ez da aski egun iragan;

ez dute orok tenore ukan.

 

.........................................................

 

Izerdia darit gorputzean behera;

izerdi hotza;

—jela—

gaindoro jesan didazuna

biziki eramaten

—jasaten ere—

ba dakidan arren.

 

 

© J. Iñaki Lasa