Laugarrena, bakarka

 

Euskaldunek ez zuten idatzi

egin zutenik, baina

hitza ziguten utzi,

hitz bizia,

egite guztia

beregan duen hitza. (B. Gandiaga)

 

Nahiz eta

euskaldunek ba eben arren

zer idatzi;

baina euskaldunei

ez jake eman paperik

—ez orain ere—

zerak esateko.

Nork egin ohi dau literatura

egundaino?

Erregeek soilik.

Erregeek ta beren emazteek.

Ez dinot

literatura egiten dodanik,

ez gauzak esan,

—gutxitan—

iradoki bakarrik.

 

Ez dinot,

zer dan ez bait dakit.

Nahiz eta euskaldunek

ba eben arren zer idatzi.

Euskaldunek ez eben idatzi

egin ebenik,

(herri haundiek bai;

idatzita hil ziran)

baina euskaldunek

hitza euskuen utzi,

hitz bizia,

egite guztia

beregan daukon hitza.

 

 

© J. Iñaki Lasa