Han, haiek

 

Berriz ere abiatu dira

kolore suntsituak,

ehun bilutsa errauts bihur dadin.

Odeien gaindi,

gau traizionatuan.

Han non hegoaizeak

gonak jasotzen bait dizkio

arrats andereari.

Hasperenak iturri goroldiotsutik

edaten duen herrialdean.

Han aienaraziren dute

pintatzailaren imajina,

abiatu diren haiek.

 

 

© J. Iñaki Lasa