Ez zen agertu ere

 

Maiteminduen eguerdia da;

edo goiza bederen.

Haserreturik daude;

arrastiriaren maiteminduak izateaz

asperturik.

Gauean lo egitea nahi dute,

goizean esna daitezen.

Ez dira amets egiterakoan

izuturik gelditzen;

ez dira ametsetatik

beldurturik esnatzen.

 

 

© J. Iñaki Lasa