Barrena/zidorra

 

Ttantta gazietatik,

izurdiek hegatsez

hots egiten didate.

Blai nago ni ere.

Bustia eta ihartua eta blai;

eta ez naiz lehortzen

ez eta kezkatzen ere.

Zertarako kezka?

Zeren izpier itzuri?

Ordulariak ez dauka ordurik.

Uhainak bare,

uhainak hauzika;

egun, geldiak

egun ixiletan,

egunak gelditu dira.

Ordulariak ez dauka ordurik.

Hau ene poza!

Noizpait gertatu behar.

Nigar egin dudan arren

ez dut hasperenik

zure baitan sentitu.

Ostera altzaturen zaitut,

gezal artetik berriz.

 

                    (Eguzkiaren bide zidorrean

                     ximeletaren aztarren galdua

                     kausitu duzua?)

 

 

© J. Iñaki Lasa