Haraitzina
Ezagutu nuen zakildantza

 

(Eta zohardia zuten apurtu

karraka sakonek).

Aratinik zetzan baratx,

arratsalderat behatuz;

eta gauzen amaieran,

oro elkartu ziren.

Erroiak lehenengo,

harakaitza dastatzen

hilhotzaren inguruan.

Saiak, aieneka eta biraoka gero.

Baina ezpainak hozkara.

Eta orduandanik ainubea.

Eta orain marrubidi.

Eta marrubidi hutsa.

 

......................................

 

(Gaur ere saiak hegatsez,

ortzian karraka.

Erroiak ere karraka,

itxaron eta itxaroten;

sarraski hartan

bizitza jan bait zuten).

 

 

© J. Iñaki Lasa