Gorrotatzen nauzua?

 

"Gorrotatzen zaitut"

erran didazulako pausatu naiz;

gelditu egin naiz.

Ostantzean zer egin nezake?

Eta ez zenuen laztasuna

pianoan besarkatu.

Etorri bai

etorri zinen,

joan ere

geratu.

Hotsa daukazulako

ez dago hotzik,

margula zarelako

dantzuzu.

Baina niri, zer diostazu?

Nik ez dakit

zure adatsaz,

ez dakit erregaliza atsegin zaizun.

Ez dakit gorrotatzen nauzun.

Ez dakit zergaitik

nahitakoa ez den daukadana,

ez dakit zergaitik

ez daukadan nahi dudana.

Beharbada egiak

eraikirik irauten

ahantzi duelako.

Agian zirrikituak maite ditudalako

gorrotatzen nauzu.

 

 

© J. Iñaki Lasa