Katu bat bezala

obligatua banago

autodefentsan.

 

Zakur bat bezala

galdu behar banaiz

kaleetan zehar.

 

Bigarren kategoriako

ardi errebelatu bat

izan behar badut.

 

Giza-sare monolitiko hauetan

harrapaturik banago,

                                 betikoz.

 

nahiago dut lo

nahiago dut lo

nahiago dut lo

 

... amets bat bizitzeko

                  adina banintz.

 

 

© Rafa Egiguren