Gure denboraren

aurpegi geogragikoan.

Gure denboraren

mapa fisikoaren

leku guztiak

erlojuz markatu ondoren,

brujulatxo bat

erostarazi digute

eskumuturrean eraman dezagun.

Ta hala ere

kolore guztietako bideak

enbarazo egiten.

Mundu bera ere

salduko lukete,

egun balear batean

bira osoa emango ezpalu.

 

 

© Rafa Egiguren