Ezintasun sakonetan erne,

barne eremutako hauts elurtua

astindu ezinik:

                       ikasten ez dakiena.

 

Memoriaren liburutegi espiraletan

izen bakoitzari dagokion gauza

ezin kokatuz:

                     ikasten ez dakien

                                                anaia.

 

Itsas estankatuenaren erdiko

uharte naufragoan balear.

harridurak izozten dituen

buru barru gordin hortan,

                               zahartzen ari den

                                                  nire anaia.

 

Esak nola,

         zein ispiluk

         atzerriratu hauen

         argazkirik gabeko

         linbo ero hortara.

 

Ta ekatzak,

         anaia,

                  hire adin nagusiaren

                                     pa bizia;

animalia humanoaren far naharoa;

          gizontasunaren negar zintia.

 

Heure buruan

bueltaka

behar hukean

tren elektrikoa,

sortze beretik

estropeaturik zebilean.

 

Soinuz harrotutako

boeing handi bat

pilotatuz bezin ongi,

sekulan ez duk

heure burua sendituko.

 

aurrekoa bezala subnormal,

harenganako bizki egiten denari.

 

 

© Rafa Egiguren