Tripa hots sakon batek
korapilatu ditu ustekabean.
Ta elefante gris gaisoak:
berdetu egin dira.
horitu egin dira.
gorritu egin dira.
Atsegintasun
zabalago
baten
beharra
sentitu dute
hain memoria diganteetan.
Patxara eder bat heldu zaie,
txis egin dute.
kaka egin dute.
lo hartu dute.
Ametsetan ari dira.
© Rafa Egiguren