orri bustiak lurrean

Valencian dudan izebaz mintzatzen dira

kolorerik gabe letra haundiek hildo nekeek

Tibidaboa asmatu nahi dute,

eta senideen masailak gorri sendo ikusi

papera lehortzen ari

paper zuria horixka bihurtzen

urdin guztia zulotik gainezka

zirriborroa izatera iritsi da

eta Tibidaboa Valencia esku alferra

kale bazterrean geratu

gerizpe ozen hartan

esnagai ta lotan

 

© Jose Luis Otamendi