urratsez urrats orain

deus ere ez dute esan afarrik gabeko kresalak

gibeletik betarik ez duen loreñiak

deus ere ez

ezerrez

beraien hazkuntza isila da

                           motza

eta laztan maitale bat zanpatua

eta arnas apalena ukatua

eta koloreetan garbiena uxatua

                           bortxaz egotzia

eta irrifarre ahul

     irrifarre triste duen

sugarreta erantsi behar ene ingurua

txinpartaz txinparta orain

 

 

© Jose Luis Otamendi