lilia poema baten bitua

izarrak begira

soroak lehorrak

haragi izpia dastagaitz

hik eta nik atxilotzen dinagu

hilargi sutua eutsi nahi duen itsasoko harkaitz iluna

hik ere

ipui lurrundua gordetzen duen jauregian

habe argalaz zutituriko beso zimelduan

ezpain gozo batzu

ezpain bero batzu aurkituko ditun

eta heure sonetoa hire eskuz sinatua izango

 

 

© Jose Luis Otamendi