haizeen zaztada artean ez dugu
astrorik igurtzi
eta gure kantuak hortzak erakutsi ditu
gure ametsak ileak harrotu
ke erreak bere babesa galdu ondoren
gure ezpainak gorri dira
eta dardarraz dute
geure izena ahozkatzen
bihotza ixilik sentitzen
© Jose Luis Otamendi