su bortitz hura
buru okerren gogoetan arima
iturri nahasien pitz heterodoxoa
zure baitan dago
pixka bat ezberdin
handiago
gaumineko argi
lili urdin
kristal lurrunduetan ageri den alaitasun faltsoak
hatzazaletako rimel maltzurtuak
daki
bederen
ehun litro odol eta bi amets
adats likidoa ta ezpal goriak
hegaztien irria bezain eder gonak
dituzula ene hilargimin
© Jose Luis Otamendi