azal elektrikoen kontaezinezko dardarra

zure ahots minerala

konbentzional dira

zilarrezko enborgabeko esku leunetan

lasai

bi aldiz

gustora

pixa egiten bere usainean

bere har metodikoetan indar ezkutu bat aurkituz

hauts neke hoiek

zimurturiko loteriako txartelek

sintitu lezakete hiru biderrez hariaren ardura hestua

 

 

© Jose Luis Otamendi