maldan zintzilikaturiko zuzi urduriek

gutaz hitzegiten dute

zurrumurruak

                          hostopeko forma arinak

                          tantaren baten hegi iheskorra

                          ezpain ximurren oroitza hezea

                          kaiu helduen hagada garbia

lotzen

poliki horditzen

zure behakoaren mezua lapurtzen dute

eta gaur hitz ajatuaz

gure maitasuna aitortu behar

eta gaur egiaz

gure bidea sinatuko

 

 

© Jose Luis Otamendi