zu jaun eta andre

kresala apartsuetan zabiltzan hori

dorre koadratuetan babesten zarena

ametsezko zelaietan etzanda zaudena

zu mundu borobil hontako biztanle

ikus itzazu kolore gabeko birikak

hatz ttipienetik arropak zintzilik

ustelkeri gorrixka sabelean

burmuineko jirabiretan puntu bat geldi

begiratu itzazu eta zentzunik gabe sinesmenak ereiten hasi

bizitzen edo hiltzen hasi

ikarazko kristal apur zorrotzak

haragi eta airezko meta ezezaguna

untzaz beteriko ate ia ahantzia

zapaltzen

zure zai ez naiz egonen

 

 

© Jose Luis Otamendi