hasperen baten oihartzun nekeak

ahosapaiarekin duen harremanak

betetzen du bete nahi du giro berezi hau

airean zintzilik egon ezin duten txapelekin

zakil eta alu guztien indarra probatu ezin duten desio

ia itoekin

ondoren beste hasperen bat

beste txapel ta desioa

eta hitzak berdin beti berdin

 

 

© Jose Luis Otamendi