maite zaitudalako

amets egin dut

burdinezko hostoetatik zintzilikatu

zuregana amildu naiz

gure maitasuna euri tanta delako

 

maite zaitudalako

sortu egin dut

nakarezko izerditan irristatu

zati izan naiz

gure maitasuna euri tanta delako

 

maite zaitudalako

uste

sinesten dut

dakit

gure maitasuna euri tanta dela

 

 

© Jose Luis Otamendi