eskuz eginiko

eta ia simetriko diren loreek

udaberriaren gai nagusia izan nahi dute

 

dirudienez ez dakite

egun borobil eta epel hauetan

edari sekretoaren ezinbesteko laguntzaile direla

 

zementoa eta goizaldeko fereka ixilaren nahasketaz

beren jaietako irriaren inkontsekuentzia

aitortu dute

 

eta ereiteak dakarkien aladura

gau urdinaren adats luzean

betikoz galdu

 

 

© Jose Luis Otamendi