Hau ez duk, ez,

neska polit bat,

hau laranjaren zumua,

irri labainkorra... da.

Inoiz ikusi ahal dituzte gure lege-gizonek

malkoak auzitan,

epaileari iseka eginez,

eta hauts jaurtikia lamo bihurtuz,

irentsiz.

 

 

Laugarren apalean

artozko usoak,

irria janaz okina,

poema osatu du herbesteko zerri batek.

Amodioa latza da, askan etzanik, hiloben aurrean,

ohea erre dioten ijituarentzat.

Gurdi zaharretan zenbat ilundura

ezkutatu ohi den kandelen atzean!

eta ipuiak haizeak eramaten ditu

suaren inguruan,

ijitoen ohe nigartira.

 

 

© Alex Azkue