Zergatik behartu nire luma

hitzak idazten ikas dezan?

Lumak hatsa galtzean,

munduko paper guztiak zuri bihurtzean,

zuhaitzak egarriz hilgo dira,

ekia ere izarrik jan gabe geldituko da,

hilargia, berriz espetxearen burdinak urtzean,

libro geratuko da,

baina askatasunaren mugak ezagutuko ditu,

amerikarrek inposatutako mugak

heriotza, estatuaren babespean,

hilargiak heriotza ezagutuko du,

diplomaziaren bidez

lehergailuen hotsak

urratuko du

hilargiaren margoa.

 

 

© Alex Azkue