Agian hilak dira

gure herriaren elektra-zutabeak;

Hostoen galerak zauritu zituen

gure herriko zuhaitzak;

minberatasunak zirauen zuhaitzengan,

eta zuhaitzen izerdiak

labaineraziko luke ezpata dizdiratsuen eskea,

gure herriko aho ireki guztiak

kolpe batez itxiko balira.

 

                     Kolpeak zauriaren seinale,

                     kokotz bizarren dardarrak,

                     gure herriko zuhaitzen zalantzak

                     bultza zituen horbelezko mundu honen xinaurriak,

                     okindegitako labeetan behera.

 

 

© Alex Azkue