Ez dugu betarik izanen,

lurraren hondamendia iraungitzeko.

Aide xume batek lardaskatu zituen

unibertsoaren zabalgune hutsak,

hartza galduen arnasa,

haide xume bihurtu zen,

eta lurraren hotzaldiak hartza-larruz jantzi aitaren izenean.

Gure hartza sakona dugu, luzea,

kolore dotorez jantzi zuten unibertsoaren urteburuan,

gu, aldiz, hezetasunez jantzi gaitu,

lur emankor bihurtu gintuen lege zaharren aurrean,

haurrek kikak haziak dauzkatenean,

hondamendia dator gugana,

lur lehor eta antzu bihurtuko gaitu,

lurra asekaitz eginen da,

gure hatsek jabeak galduko dituzte.

 

zu hutsa zatzaizkigu.

 

 

© Alex Azkue