Loreen hauziaren berri zabaltzen duten

altabozen margo gorriak,

nire begira-niniaren aurka

bere faltsukeria eta hipokresi tximistak

jaurtikitzen dituen

une honetan,

zure begi horiek ezkutatzen duten

metraileta erailearen islada dakusat.

 

         Ez dut sekulan zu jateko bihozkadarik sentitu,

         baina bai, sentitu dut,

         gau alaien amets ilunetan,

         ibai itoak gailurra jo

         eta hegaletik bere urak isurtzean,

         betidanik bakarmindu ditudan lore eta zuhaitzak,

         urratzen dituenean,

         Bai!... sentitu dut

         zu harrapatzeko,

         inguratzeko,

         bihozkada gogorra

 

lepoa urkatzen didan soka ubelarekin.

 

 

© Alex Azkue