Zirrit, zarrat
begi ezkerra galdu diat
eta zer egin ez zekiat
Zirrit zurrut
aurkitu dut
beste batetan askatuko ez zaitut
Zirrit zorrot
berriz porrot
honetan ere galdu baitot
Zirrit zerret
ez zait laket,
itxaropena ere gal baitezaket
Zirrit zirrit
zer egin ez dakit,
bihotza kolunpioan zintzilik darabilt.
© Alex Azkue