Inork ez zituen poemak gorroto egun hartan

— poema bat galtzearen dolua —

olio surtidore baten azpian atsedeten zen

Zurezko ilargi luzeak

itoak zetozen itsasbazterreko hilobietara

ihiza amaitzen ari zen

eta zeruak lagundu egiten zuen borreroen eskuak kamuflatzen

nahaspila

tresnak apurtuak

Gizona olio surtidore baten azpian atsedeten zen

Berunezko haritz bat sortu zen

egunsenti ustelen hondakiden artean

gizonek terziopeloz jantzi zioten ingurua

arranoek laister egin zuten habia bertan

errautsezko arranoek

errautsezko egunsentitarako

Gizona argilun hegaldunek akribilatua

Haizeen hatzaparrak

errautsezko habiek hilobiratuak zeutzan

gizonaren bihotza zuhaitzaren sustraiei atxikia

poeta atzerritarrek odak eraikitzen zizkioten

arranoaren hegadari

Bitartean gizona lurrean atsedeten zen

olio surtidore baten azpian

 

 

© Daniel Garbizu