Amodioa sutontzi batetan eginez
zutabeak lotzen dituen kandadoa hautsi da
prostituta liburudendetan dabil
zango ortopediko azken modeloarekin
oso lapur guti dago ordu hauetan munduan
ZURE AURPEGIAREN GAZTETASUN GANTZADUNA ZILARREZKO ONTZITAN
San Joseren harrizko estatua
makulu gainetan
ETA GAUR EZ NABIL GEZURRETAN
gaur zure begiak arrastaka darabiltzat Trinitate plazan barrena
GAUR AZKARRAGO ILUNTZEN DU
gaur gauak izar tubo bat irentsi du
bere azken izarraren muturra ere konsumituz
GAUR GAUA ITSUA DA
moneda beroak lehertzen dira
plazerezko gitarreo zorrotzen artean
kriseiluak biztu eta itzali egiten dira berriro
txandaka
orain
etzana
zure abotsaren oasisan desterratua
ezer esaten ausartzen ez naizelarik
© Daniel Garbizu