Geldiak pasiboak

aurpegia izkutatzen dute hitzek

— hitzak gramatiken aurretik doaz —

autore handien hondamena

irudimenaren kriseiluan

Sklovsky zutitu egin zen irrien artean

apunteak paredoiaren ondoan utzirik

berunezko jostailuak agure-atsoen residensiez jabetu ziren

— begirale bereziak ajedrez tableroen gainean

     lotan dauden bitartean —

marrazkiak airean kulunkatzen dira

artearen heriotzaren laguntza

hiltzear dago

margoen agonian hiltzear

eguraldi gizonak

hodeiak bere mapen mermeladaz bustitzen dituen bitartean

bezperan agindu bezalaxe

 

 

© Daniel Garbizu