Agureak azken tranpak egiten dizkio ondar erlojuari

kezko zurrustek esku lizunak enguantatzen dituzte

ordu hutsek giza labea betetzen dute

airezko palanganak

komunikazioen suizidioa irri erazten dute

pailazoak ondarrez betetzen du hiria

ondarrezko kaleak

ondarrezko landareak

ondarrezko filarmonikak karakolen fistuen artean itotzen dira

mihin ito bat alkantariletan zehar eskapatzen da

hiria itsasperatu egiten da

abotsak lehertu egiten dira airean

ondarrak atzera egiten du zerbait murmuratuz

nekez

harrizko zelaietarantz

 

 

© Daniel Garbizu