Sator tipia

hainbeste denbora eman duzu zeure zulotik ateratzeko

non zure burdinezko menbra gogortuak

sutan dira harri tartean

teilatuetan

zure eskuetan loratzen den musikak

baldartutako mente zaharrak

argia urteen ispiluetan isladatua

proiektatzen den bitartean

zuen irrifarren artean zalantzan dabilen

denbora atzeratuaren

pausoak itsutuz

alferrik itxaroten dut zure deia

itxaro

hotzikarazko egonaldia

ibiltze isila

nire etorrera oihukatzen duten

kristalezko zangorentzat egina

irriak nire ilearen zain marroietaraino iristen dira

baina zain zaitut

zain

eta ez dut utziko zure oroitzapenak

gela hautsez bete diezadan ostera

 

 

© Daniel Garbizu