Urezko egutegi baten orrietan flotatzen du neguak

arratsaldearen zurbila

zure aurpegian galdu da berriro

haizearen asilotik atera berria den

brisa hotza

igurtzen dute zure besoek

zure gorputz astuna ondarrean hondoratzen da piskanaka

euri tanta zorrotzek

apurtutako bihotza estaliz

behin eta berriz

ilargiak bere bihotza aurkitu arte

espazioan barrena eginiko eskursioan galdua

 

 

© Daniel Garbizu